XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bertan ardatz horizontalean hartzen dira luzapenak eta dagozkien tentsioak OBCD kurbaren ordenatutzat jarririk daude.

O-tik A-ra tentsioa eta deformazioa proportzionalak dira; A iraganik, Hooke-ren legea ez da betetzen.

A-ri dagokion tentsioa da hain zuzen ere proportzionaltasun-muga.

Barra muga honetaz gaindik kargatuz gero, luzapena azkarki hazten da eta diagrama, kurba batetan transformatzen da.

B-n barraren bapateko luzapena suertatzen da, trakzio-tentsioaren ugalmen nabarmenik gabe.

Fenomeno honi materialaren fluentzia deritzo eta diagraman kurbaren zati horizontalari dagokio.

B puntuari dagokion tentsioari fluentzi tentsioa deritzo.

Karga handiagoentzako materialak bere erresistentzia berreskuratzen du, diagraman ikusten denez eta tentsioen ugalmenak behar dira luzapen-ugalmenak lortzeko.

C puntuan bere maximoa harrapatzen du tentsioak eta tentsio honi materialaren etendura-karga deritzo.

C puntua iraganik, barra luzatu egiten da karga gutxitu arren eta azkenik diagramako D puntuari dagokion karga batentzat gertatzen da etendura edo haustura.

Froga bidez ikusten da barraren luzapena albo-kontrakzio batez lagundua datorrela eta oso bortitza dela gainera etenduraren inguruan; praktikan ordea, fluentzi puntuaren eta etendura-kargaren kalkulaketarako, tentsioa hasierako sekzio zuzenaren A azalerari dagokio.

2(b). irudiak burdinurtuaren trakzio-diagrama errepresentatzen du.

Material honek proportzionaltasun-muga oso baxua dauka eta ez du fluentzi puntu definiturik agertzen.

Trakzioko diagramen kidekoak lor daitezke metal desberdinen konpresiorako ere, beren zatirik ezaugarridunenak aztertzeko.

1.4.- LANEKO TENTSIOA Trakzio-diagrama batek, material baten propietate mekanikoen informazio osoa ematen du.

Proportzionaltasun-muga, fluentzi puntua eta materialaren etendura-tentsioa jakinez gero, injinerutzako arazo partikular bakoitzean segurtasun-karga bezala har daitekeen tentsioaren magnitudea ezar daiteke; tentsio honi arruntki laneko tentsioa deritzo.